Basque Global Industry Bekak 2026
AFM-ek, IKASLAN-ek eta MU-ak atzerrian lan egiteko 80 beka Basque Global Industry eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.
Basque Global Industry bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ekimen bat dira. Helburua euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoaren bitartez gaitasunak eskuratzea da.