Global Training

Global Training Bekak 2022

AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 80 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.

Global Training bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ekimen bat dira. Helburua euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoaren bitartez gaitasunak eskuratzea da.

Beka hauek Basque Trade & Investment (Euskal Nazioartekotze Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat dira.

gv_spri

NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMA

  • Praktiken gutxieneko iraupena 6 hilabetekoa da, 12 hilabetera arte luzatzeko aukerarekin.

 

  • Nazioarteko egonaldia hasi baino lehen 40 – 60 ordu arteko prestakuntza ematen da.

 

  • Sari ekonomikoa ez da aldatzen destinoaren arabera, gehienez ere 1.530 euroko saria.

Baldintzak

Informa zaitez beken ezaugarri eta bete beharreko betekizunei buruz, edota autaketa prozesu eta epeari buruz.

Eskaera

Informa zaitez bekaren eskaera bideratzeko beharrezkoa den dokumentazio eta izena emateko argibidei buruz.

Beka eskuragarriak

Informa zaitez eskaintzen ditugun 80 Global Training bekei buruz. Izen - emateko epea uztailak 18ra arte irekita.