→ Guztira 80 beka eskaintzen dira, 6 eta 12 hilabete bitarteko iraunaldiarekin.
→ Aurreikuspenen arabera, 2024ko urria eta 2025ko urtarrila bitartean zehar izango da herrialde hartzaileetarako irteera. Eskainitako beka-zerrenda ikusi.
→ Beken zenbatekoa 1.635€/hilean da.
→ Bekadunak zenbateko honekin atzerrirako desplazamendua, mantenua, ostatua, Giza Segurtasun kotizazio gastuak eta PFEZa ordaindu beharko ditu
→ %50eko lehen ordainketa bat egingo da garraio, ostatu eta mantenuko lehenengo gastuak ordaintzeko, %40 praktiken iraupenaren erdia betetzen den hilean, eta gainerako %10 praktika amaitzean ordainduko da.
→ Bekadunak kargurik gabe (kostua AFM-ek eta IKASLAN-ek berea egingo dute) Erantzukizun Zibil, Istripu eta Bidai-sorosle asegurua kontratatuko du atzerriko egonaldi guztian zehar.
→ Istripuen polizak heriotza, ezgaitasun permanente absolutua,erabatekoa eta partziala bere gain hartzen ditu. Bidai-sorosle polizak berriz bekadunaren istripu edo/eta gaixotasunak norako herrialdean.
→ Beka jasotzeak eta erabiltzeak ez du estatuari edo kontratu harremanik sortzen bekadun eta AFM-IKASLAN-en, Eusko Jaurlaritzaren edo enpresa edo erakundearen artean.
Bekadunaren betebeharra izango da: